130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Besterengarritasuna deklaratzea eta lurzatia doan lagatzea
Murillo el Cuendeko Kontzejuari. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2010eko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela:

Murillo el Cuendeko Udalak, 2010eko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko ondare ondasuna besterengarria deklaratzea: katastroko 2. poligonoko 16. lurzatia, Santa Fe kalea, 17, Murillo el Cuende; xedea da geroago Murillo el Cuendeko Kontzejuari doan lagatzea.

Erabakia jendaurrean egon da hilabete batean, 2010eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2koan, eta Udalaren ediktuen oholean iragarkia jarrita.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ondasuna ondarekoa dela, entitate lagatzailearen izaera eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 133. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak espedientean frogatu direnez gero, bidezko da aipatu lurzatiaren dohaineko lagapenaren behin betiko onespena argitaratzea.

Hori dela eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 136. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 136. artikuluan xedatua ikusirik.

Ondokoa erabaki da aho batez, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa baita:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea ondoko ondare ondasuna besterengarria deklaratzea eta doan lagatzea: katastroko 2. poligonoko 16. lurzatia, Santa Fe kalea, 17, Murillo el Cuende; 101 m²-ko lursail hori Murillo el Cuendeko Kontzejuari lagako zaio, ondare ondasun gisa, hain zuzen ere toki entitate baten helburuetarako erabil dezan, izan ere azkeneko helburua da Katastroaren eta Jabetza Erregistroaren artean dagoen kontraesana kitatzea, edo, bestetik, tokiko interesak osatu edo bultzatzen dituzten onura publikoko edo gizarte intereseko helburuetarako erabil dezan.

Bigarrena.-Agintzea notarioaren eskritura batean formalizatzeko eta gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko; horretarako, baimena ematen zaio Ángel Arnaudas Granell alkateari edo hura legez ordezten duenari, behar adina agiri sina ditzan erabaki hau gauzatzearren. Lagapen honek notariotzan eta erregistroan eragiten dituen gastu guztiak Murillo el Cuendeko Kontzejuaren kontura izanen dira.

Hirugarrena.-Lagapenaren berri ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Murillo El Cuenden, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L1016499