2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Udal ordenantza, Murchanteko Musika Eskolako 2010-2011 ikasturterako tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Murchanteko Udalak, 2010eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza. 2010eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.
A) Tasak:
16.-Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA
2010-2011 ikasturtea
Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro/urtea.
Txikien banda: 10 euro hilean.
Hastapena: 18 euro hilean.
Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 21,00 euro hilean.
Musika Hizkuntza, 5. maila: 19,00 euro hilean.
Musika Hizkuntza, 6. maila: 19,00 euro hilean.
Kontserbatorioa: 20 euro hilean.
Musika tresnak:
-Lehen maila: 28,00 euro hilean.
-Bigarren maila: 31,00 euro hilean.
-Hirugarren maila: 31,00 euro hilean.
-Laugarren maila: 33,00 euro hilean.
-Borzgarren maila: 35,00 euro hilean.
-Seigarren maila: 35,00 euro hilean.
-Helduak: 44,00 euro hilean.
Tarifa hauek 2010eko irailetik 2011ko ekainera bitartean aplikatuko dira, Musika Eskolaren ikasturtearekin batean.
Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko jardueratik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.
Aurreko ikasturtean edo horren aurrekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aurretik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte aurreko ordainagiri guztiak.
Itzulitako ordainagairi edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiri bakoitzari gastu bat gehituko zaio, indarra duen legean ezarritako eran.
Murchanten, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Carlos Villafranca González.
Iragarkiaren kodea: L1016490