130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hitzarmena Lizarrako jabetza erregistroarekin

Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, lankidetza hitzarmena onetsi zuen honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Mendabiako Udala eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko erregistratzailea eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea. Orobat, baimena eman zion Miguel Ángel de Carlos Zúñiga alkate udalburuari hitzarmen hori sina zezan.

Aipatu hitzarmena bi aldeek sinatu zuten 2010eko urriaren 6an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2010eko urriaren 6an.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1016552