2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa
Mendabiako Udalak, irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoarekin onetsi zuen:
1. Hasiera batean aldatzea herrilurretako 69,68 metro karraturen kalifikazio juridikoa (katastroko 12. poligonoko 1.142 lurzatian), José Angel Sancho Martínezi eta David Martínez Arrónizi saltzeko.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hilabeteko epean, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
3. Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko bihurtuko da.
Mendabian, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: L1016474