130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Lodosako Arau Subsidiarioak, U.E.-7a exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren abuztuaren 23ko 99/2010 Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi zen Gerardo Gorricho Baigorrik, Leonida Carmen Martínez Ochandorenak eta María Julia Roldán Marrodánek aurkeztutako birzatiketa proiektua, haiek baitira jarduketa eremuko lurren jabe partikular bakarrak. Jesús María Gil-Alias Madorrán arkitektoak 2010eko ekainean prestatua da agiria, eta 2010eko abuztuaren 12an ikus-onetsia. Onespena behin betikoa bilakatuko da inork alegaziorik aurkezten ez badu jendaurreko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, birzatiketa proiektu hori behin betiko onetsia geratu dela, jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lodosan, 2010eko urriaren 4an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1016548