2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
19-BC exekuzio-unitateko urbanizazio proiektua.
Behin-betiko onespena
Udalak, 2010eko urriaren 1ean egin Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
"1. 19-BC exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua (Herri-Gain S.L. enpresak sustatua) behin betiko onestea, aipatutako puntuak aintzat hartuta.
2. Behin betiko onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta, halaber, sustatzaileari eta alegazioak aurkeztu dituztenei ere horren berri ematea."
Lesakan, 2010eko urriaren 18an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L1017058