130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

2010eko irailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Larraungo Udal Planeko egiturazko antolamendurako determinazioetan aldaketa egiteko espedientea, José M.ª Barberenak sustatua, Aldazko 18. poligonoko 161. lurzatian, Carlos Iriondo Apaolaza eta Juan Carlos Muguerza Santos arkitektoen agiriaren arabera, 2010eko uztailaren 30ean ikus-onetsia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79.ari dagokionez ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraunen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1016949