2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Larraungo Udalak 2010eko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2010eko irailaren 30ean eginiko osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larraunen, 2010eko urriaren 14an.-Alkate udalburua, Joxe Mari Astiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1016945