130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantzak. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udal hilerria arautzen duen ordenantza eta Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatutako ordenantzak behin betikoz onetsita geldituko dira, eta haien testuak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1016888