2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZOLATZ
Besterengarritasuna deklaratzea
Gazolazko Kontzejuak, 2010eko irailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen Gazolazko 3. poligonoko 427. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, geroago enkante publikoaren bidez hura besterentzeko.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraituz.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, 2010eko urriaren 1ean.-Kontzejuko burua, Mª Isabel Coloma Bilbatua.
Iragarkiaren kodea: L1016427