2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Onetsitako plantilla eta hasiera batean onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.
Funesen, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Antonio Ulzurrun.
Iragarkiaren kodea: L1016597