130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, Begoña Urra Egea andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, izan ere, hasieran izendatutako izangaietako batek deialdiaren oinarrietan eskatutako tituluren bat izatea ez zuen frogatu.

Deialdiaren 7.4 oinarriari jarraikiz, izendapenerako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko 30 egun naturaleko epea igaro denez, eta izangaiak deialdiaren oinarrietan eskatutako tituluak ez dituela egiaztatu denez, bidezko da baja hori epaimahaiak igorritako zerrendan (oposizioa gainditu dutenena) hurrengo dagoen izangaiarekin betetzea. Hala, hasierako izendapen proposamena osatuko da.

Era berean, egiaztatu da izendapenerako proposatu beharreko hurrengo izangaiek (Pía Pilar Ansó Castillo, Mikel Indart Fernández, Jesús Marrodán Montiel eta Elena Eslava Ochoa) ez dituztela deialdian eskatutako tituluak; hortaz, bidezko da hasierako proposamenean Pedro Aldunate Echarri jauna sartzea, bera baita oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan aipatutako izangaien ondotik dagoena.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Iruñean, 2010eko urriaren 13an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1016856