130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

BBBPBko hirigintza-fitxa bateko aldaketa,
Santiago plazako 13. zenbakian dagoen eraikinari dagokiona
(541. lurzatia, 156 etxesaila). Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2010eko irailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen BBBPBko hirigintza-fitxa bateko aldaketa, Santiago plazako 13. zenbakian dagoen eraikinari dagokiona (541. lurzatia, 156 etxesaila); helburua da doitzea eraikinen sakonera eta atzeko fatxadako solairuen lerrokadurak, fitxa partikularreko hirigintza araudian ezarrita daudenak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2010eko urriaren 4an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1016488