2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
5/2010 aldaketa aurrekontuan
Enerizko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 5/2010 aldaketa. Kreditu berezia da, udal igerilekuetan lanak egiteko gastuen kontu-sailari dagokiona.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Eneritzen, 2010eko urriaren 7an.-Alkatea, Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L1016634