130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, 2. seihilekoa, Jarduera ekonomikoen zerga (J.E.Z.) eta pasabideak, 2010. urtekoak

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2010eko azaroaren 28an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, 2. seihilekoa, Jarduera ekonomikoen zerga (J.E.Z.) eta pasabideak, 2010. urtekoak.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxa (Nafarroako Kutxa) eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2010eko urriaren 15ean.-Alkate udalburua, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1016685