1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
242/2010 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lucía Andía García de Olalla andrea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzako Elkartegintza eta Toki Entitateen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.
Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Lucía Andía García de Olalla andrea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzako Elkartegintza eta Toki Entitateen Bulegoko buru izendatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua eta Langileriaren Kudeaketa Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ana Frías Pardo.
Iragarkiaren kodea: F1016376