130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Eskolaguneko arduradunaren izendapena

Ikusirik eskolaguneko arduradun izateko lanpostu bat, plantilla organikoan 085 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia (132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 26koa).

Oposizio-lehiaketako probak zuzendu dituen epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Alkatetzaren 2010eko abuztuaren 30ean eman ebazpeneran bidez (50/2010), erabaki zen eranskinean agertzen den izangaia C mailako funtzionario eta eskolaguneko arduradun izendatzea, azterketa gainditu dutenen artean puntuaziorik altuena lortu duelako.

Berriozarren, 2010eko abuztuaren 30ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

MARTINTXO ELIZONDO OSINAGA

Iragarkiaren kodea: L1016475