130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Tasen eta prezio publikoen tarifen 2011ko ekitaldiko aldaketa. Hasierako onespena

2010eko irailaren 30ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1) Honako prezio publiko eta tasa hauen tarifak, espedientean daudenak, hasiera batez aldatzea onartzea:

-Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

-Agiriak tramitatu eta luzatzeko tasak.

-Udal kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

-Irekitzeko lizentziaren tasak.

-Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeko tasak.

-Musika Eskolako tasak.

-Saneamendu eta ur horniduraren tasak.

2) Tarifa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4) Behin betiko onespenaren ondoren, Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalaren Erregistrora aldaketa hauek bidaltzea.

Beran, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1016812