2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2011ko udal zergen karga-tasak. Hasierako onespena
2010eko irailaren 30ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:
1) Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioari 0,19ko karga-tasa eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.
2) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
Igoera errealaren zenbatekoa finkatzeko Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxieneko urteko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa %10 izanen da.
3) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari %4,5eko karga-tasa ezartzea.
4) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:
1,3 gutxieneko indizea aplikatzea.
5) Karga-tasa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
6) Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egiten ez bada, aipatu denbora pasatu ondotik, aipatu karga-tasak behin betikoz onetsi direla ulertuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Beran, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1016811