130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzako hitzarmena, 14. poligonoko 401. lurzatiaren jabeak diren Pedro M.ª Etxenike Laxague eta Ana Isabel Erneta Erroren eta Baztango Udalaren artekoa. Xedea da Iruritako ikastetxearen eraikinaren iparraldean sortuko den lur-zerrenda doan lagatzea, berariaz irekitako espedientean baitago.

Hori dena aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko urriaren 18an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1017070