130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Deialdia, albiente izateko lanpostu bat, zerbitzu
anitzetako eginkizunekin, betetzeko.
Izangaien behin-behineko zerrendaren onespena

2010eko urriaren 11n Leitzako Alkateak honako hau ebatzi du:

(326/2010) Albiente izateko lanpostua, zerbitzu anitzetako eginkizunekin, betetzeko oposizio-lehiaketara aurkeztutako izangaien behin-behineko zerrenda.

2010eko uztailaren 9an Leitzako Udalaren osoko bilkurak onartu zuen, albiente izateko lanpostu bat, zerbitzu anitzetako eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2010eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an.

Eskaerak egiteko epea bukatuta, onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda onetsi behar da.

Beraz, honako hau ebatzi dut:

1. Onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ondoko hau da:

XABIER GIMON POLO

IÑAKI MALKORRA ARAOLAZA

JAVIER ENCISO ARANJUELO

IÑAKI ARRUTI IRAOLA

2. Baztertuak:

XABIER REZOLA GIL

2.1. oinarriaren b) baldintza ez betetzeagatik.

XABIER LOITEGUI ECHEVERRIA

3.3. oinarriaren b) puntuan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

URTZI AZKONA IRURTZUN

3.3. oinarriaren b) eta c) puntuetan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

ANGEL VICENTE SARALEGUI

Medikuaren ziurtagiria 3.3. oinarriaren b) puntuan zehaztutakoaren arabera ez aurkezteagatik

JORGE EDUARDO CARRILLO TAVARES

Medikuaren ziurtagiria 3.3. oinarriaren b) puntuan zehaztutakoaren arabera ez aurkezteagatik

3. Izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta akatsak zuzendu ahal izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hamar egun balioduneko epean.

4. Ebazpen hau, Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzeko agindua ematea.

5. Erabaki hau epaimahaikide titularrei jakinaraztea.

Leitzan, 2010eko urriaren 18an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1017095