130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua. 1644/2010 Ebazpenaren aurkako errekurtsoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 12ko 1644/2010 Ebazpenaren bidez, Administrazioarekiko Auzien Salaren 2010eko ekainaren 10eko epaia betearazteko neurriak hartu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EUD izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz. Hona hemen horren gaineko iragarkia:

Txomin González Martínezek, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du abuztuaren 12ko 1644/2010 Ebazpen horren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko irailaren 22an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1015679