130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

572/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Leartzako San Andres eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena. Eliza Etaiun dago (Nafarroa).

Abenduaren 28ko 3541/1983 Errege Dekretuaren bidez, Leartzako San Andres eliza, Etaiun (Nafarroa) dagoena, monumentu historiko-artistiko deklaratu zen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legearen 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Leartzako San Andres eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin eta hitzez hitzeko azalpenarekin bat. Eliza Etaiun dago (Nafarroa).

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Etaiuko Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

LEARTZAKO SAN ANDRES ELIZAREN BABES EREMUAREN MUGAPENAREN HITZEZ HITZEKO AZALPENA

Leartzako San Andres elizaren babes eremuaren mugapenak lurzati hauek hartzen ditu:

-Etaikuko 3. poligonoko 497., 498., 499., 500., 501., 502., 503., 504., 505., 506., 507., 508., 509. eta 510. lurzati osoak.

-Etaiuko 3. poligonoko 1., 7. eta 8. lurzatien puska batzuk, hain zuzen, eliza erdigunea izanik, 73 metroko erradioa duen zirkuluaren barrenean daudenak.

Iragarkiaren kodea: F1016122