1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
570/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Zamartzeko Santa Maria monasterioa izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena. Monasterioa Uharte Arakilen dago (Nafarroa).
Urriaren 26ko 3192/1983 Errege Dekretuaren bidez, Zamartzeko Santa Maria monasterioa, Uharte Arakilen dagoena (Nafarroa), monumentu historiko-artistiko deklaratu zen.
Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legearen 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat.
EBATZI DUT:
1. Zamartzeko Santa Maria monasterioaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin eta hitzez hitzeko azalpenarekin bat. Monasterioa Uharte Arakilen dago (Nafarroa).
2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.
3. Ebazpen hau Iruñeko Artzapezpikutzari, interesdunei eta Uharte Arakilgo Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.
4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.
5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.
ZAMARTZEKO SANTA MARIA MONASTERIOAREN BABES EREMUAREN MUGAPENA, UHARTE ARAKILEN.
Zamartzeko Santa Maria monasterioaren babes eremuak Uharte Arakilgo udalerriko 2. poligonoko 96., 97., 98., 99., 155., 156., 157., 158., 159., 500., 501., 502., 503., 504. eta 505. lurzatiak hartzen ditu.
Iragarkiaren kodea: F1016101