130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

569/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Aralarko San Migel santutegia izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena. Santutegia Uharte Arakilen dago (Nafarroa).

1931ko ekainaren 4ko Dekretuaren bidez, Aralarko San Migel santutegia, Uharte Arakilen (Nafarroa) dagoena, monumentu historiko-artistiko deklaratu zen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legearen 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Aralarko San Migel santutegiaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin eta hitzez hitzeko azalpenarekin bat. Santutegia Uharte Arakilen dago (Nafarroa).

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.

3. Ebazpen hau Iruñeko Artzapezpikutzari, interesdunei eta Uharte Arakilgo Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIAREN BABES EREMUAREN MUGAPENA, UHARTE ARAKILEN

Hitzez hitzeko azalpena

Aralarko San Migel santutegiaren babes eremuak 235 metroko erradioa duen zirkulu bat hartzen du, erdigunea santutegia izanik. Uharte Arakilgo 2. poligonoko 361. eta 362. lurzati osoak eta 358., 360. eta 363. lurzatietako puska batzuk hartzen ditu.

Iragarkiaren kodea: F1016100