130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

568/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Leireko San Salbatore monasterioa izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena. Monasterioa Esan dago (Nafarroa).

1867ko urriaren 16ko Errege Aginduaren bidez, Leireko San Salbatore monasterioa, Esan dagoena (Nafarroa), monumentu nazional deklaratu zen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legearen 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Leireko San Salbatore monasterioaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin eta hitzez hitzeko azalpenarekin bat. Monasterioa Esan dago (Nafarroa).

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Esako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuari.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

ESAN, LEIREKO SAN SALBATORE MONASTERIOAREN BABES EREMUAREN MUGAPENAREN HITZEZ HITZEKO AZALPENA

Leireko San Salbatore monasterioaren babes eremuaren mugapenak ukitutako lurzatiak Esako udalerriko 1. poligonoko 385., 389., 393., 395. eta 403. lurzatiak dira. Lurzati horiek guztiak 120 metroko erradioa duen zirkulu baten barrenean daude, monasterioko eliza erdigunea izanik.

Iragarkiaren kodea: F1016099