130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

513/2010 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Nuestra Señora del Huerto" ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, Haur eta Lehen Hezkuntzako unitate gehiago jartzeko.

Ikusirik Encarnación Riol Rodríguez andreak, ikastetxeko entitate titularra ordezkatuz, "Nuestra Señora del Huerto" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3 unitate berri eta Lehen Hezkuntzako 6 unitate berri baimentzeko egin duen eskaera dela-eta irekitako espedientea, izan ere, ikastetxea berritzeko obrak bukatu baitira, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak uztailaren 15eko 399/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako proiektuari jarraikiz.

Ikusirik Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuak emandako aldeko txostena, non azaltzen baita ikastetxearen instalazioak egokiak direla unitate berriak hantxe kokatzeko.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Nuestra Señora del Huerto" ikastetxe pribatuaren (kodea: 31008128) baimena aldatzea, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan 3 unitate gehiago eta Lehen Hezkuntzan 6 unitate gehiago jartzeko. 2010-2011 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak. Behin betiko baimenean 9 unitate izanen ditu Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta 18 unitate Lehen Hezkuntzan.

2. Hemendik aurrera, ikastetxearen osaera juridikoa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloari eta Lehen Hezkuntzari dagokienez, hauxe izanen da:

-Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 9 unitate, gehienez ere 214 ikaspostu.

-Lehen Hezkuntza: 18 unitate, gehienez ere 437 ikaspostu.

3. Ikastetxeak, gainera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate baterako baimena du aldi baterako, 2010-2011 ikasturtearen bukaerara arte. Indarrik gabe uzten da ikastetxeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako gainerako unitateetarako zuen aldi baterako baimena.

4. Ikastetxeak itundurik dauzkanez Haur Hezkuntzako bigarren zikloari eta Lehen Hezkuntzari dagozkion ikasketak, ebazpen honen bidez baimendutako unitate berriak abian jartzeko, bete egin beharko da itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2010eko irailaren 21ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1015818