130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2010 EBAZPENA, irailaren 29koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Antzingo udalerriko balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 20/2010 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Antzingo udalerriko balorazio txosten partziala berrikusteko.

2010eko irailaren 28an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txosten partzialaren edukia, eta hura onesteko proposamen lotzailea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Antzingo udalerriko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2010eko irailaren 28ko bilkuran egindako proposamen lotzailearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta aipatu balorazio txosten partzialaren eduki osoa Antzingo Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Antzingo Udalari igortzea eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titularrak diren guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko irailaren 29an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1016261