130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2590/2010 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarri arautzaileak indargabetzen dituena. Oinarriok azaroaren 20ko 3401/2006 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 20ko 3401/2006 Ebazpenaren bidez, laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Bidezkoa da oinarri horiek indargabetzea; izan ere, deialdia egiteko arrazoiak eragin zituzten inguruabarrak aldatu dira, arlo horretan lan egiten duten erakunde interesdunek diru-laguntza horiek jasotzea erraztu nahi da, aurkeztutako proiektuak baloratzeko irizpideak eguneratu nahi dira eta aurreikusita dago diru-laguntza horien xedea laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzetarako eginen den hurrengo deialdian jasotzea.

Horrenbestez, eta irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indargabetzea laneratzeko orientazio eta jarraipeneko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarri arautzaileak. Oinarriok Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 20ko 3401/2006 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

2. Ebazpen hau Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzuari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1017043