130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula. 323/09 autoak

María Echeverria Alcorta andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Soldatak Bermatzeko Funtsak, Pedro Julián Maroto Sánchez jaunak, Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunak eta Antonio Delgado Orive jaunak eskaturik, Construcciones y Reformas Napartxo, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 323/09 autoetan (162/09 betearazpena) honako hau eman da:

Xedapen zatia:

Soldatak Bermatzeko Funtsa subrogatutzat ematen da ebazpen honetako bigarren aurrekarian aipatutako pertsonen kredituan, "SBFk ordaindua" zutabean ageri diren diru kopuruei dagokienez (guztira 25.635,06 euro).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bedi.

Aurka egiteko bideak: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 eta 185.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Construcciones y Reformas Napartxo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2010eko irailaren 22an.-Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1016644