4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 1218/2009 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, 13.921,75 euroren erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Tuteran, 2010eko irailaren 16an.
Ana José Añón Montón andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile ordezkoak, 1218/09 judizio arruntaren autoak aztertu ditu eta ondoren azaltzen den epaia eman du, Konstituzioaren 117. artikuluan xedatutakoari jarraituz. "FGA Capital Spain, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A." entitateak sustatu du auzia, Ignacio Hualde Garde auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatuta eta, Fernández Castañeda legelari jaunaren ordez, Hualde Garde legelari jaunak lagunduta, auzi ihesean diren Yolanda Fuentes Calvo andrearen eta Jaume Ferrer Molinero jaunaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.
Epaitza:
Baiesten dut Ignacio Hualde Garde auzitegietako prokuradore jaunak, "FGA Capital Spain, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, diru kopuru bat erreklamatzeko, auzi ihesean diren Yolanda Fuentes Calvo andrearen eta Jaume Ferrer Molinero jaunaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari hamahiru mila bederatziehun eta hogeita bat euro eta hirurogeita hamabost zentimo (13.921,75 euro) ordaintzera, gehi hilean %2ko interesak kontua itxi zenetik (2009ko irailaren 11tik) zorra osorik ordaintzen den arte, eta alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, epaitegi honi zuzendua, jakinarazpenaren ondoko bosgarren egunean aurkeztuko den idazkiaren bidez, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 457. artikuluan xedatutakoarekin bat. Idazkian apelazioaren xede den ebazpena aipatu behar da, horren kontrako errekurtsoa jartzeko borondatea agertu, eta zein erabaki apelatzen diren adierazi behar da. Errekurtsoa jarri aurretik, legez eskatzen den gordailua egin behar da.
Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Yolanda Fuentes Calvori eta Jaume Ferrer Molinerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2010eko irailaren 22an.-Idazkari judiziala, Elena Galarza Arratibel.
Iragarkiaren kodea: J1016683