130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 0000661/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Pedro Pablo Sangucho Caguanok eskaturik, kaleratzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, Aerosleep Baby S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 0000661/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko azaroaren 4ko eguerdiko hamabiak eta hogeita hamarrean 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Aerosleep Baby S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016987