4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. Jakinarazpen zedula. 233/2010 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, ofiziozko prozedura bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan 233/2010 prozedura bideratzen ari da Del Carmen Huarte, Juana y Shkodrov Mehmedov Elgyun, S.I. enpresaren, Luciane Oliveira Matosen, Sumaya de Oliveira Moreiraren, Juana María del Carmen Huarteren eta Mehmedov Elgyun Shkodroven aurka, eta horren barnean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Baiesten dut Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak, ofiziozko prozedura bat dela-eta, Juana del Carmen Huartek eta Elgyun Shokodrov Mehmedovek osatzen duten sozietate irregularraren, Luciane Oliveira Matosen eta Sumaya de Oliveira Moreiraren aurka jarritako demanda, eta deklaratzen dut demandatuen arteko lan harremana, arau-haustearen aktan aipatzen den hori, lan harremana izan dela.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen 3160.0000.65.0233.10 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Sumaya De Oliveira Moreirari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes Garcia Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1016531