4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 229/2010 demanda
Rosa Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Eneko Leache Antonek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Instalaciones y Mantenimientos Electricos del Norte, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000229/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Eneko Leache Antón jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 253,85 euro (berrehun eta berrogeita hamahiru euro eta laurogeita bost zentimo) ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut hari egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko urriaren 8an.-Idazkari judiziala, Rosa Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1016714