4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. Guraso-ahala kentzearen gaineko 930/2009 prozedura
Iruñean, 2010eko urriaren 4an.
María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Laita Merino prokuradore andreak eskaturik, guraso-ahala kentzearen gaineko 930/2009 autoak bideratzen ari dira Oswaldo Enrique Pineda Llivisaca jaunaren aurka (auzi-ihesean dago). Prokuradoreak Carmen Alicia García Castillo andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, epaitzan hitzez hitz hauxe dioen epaia eman da:
Baiesten dut Juana María Laita Merino auzitegietako prokuradoreak, Carmen Alicia García Castillo andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi ihesean den Oswaldo Enrique Pindeda Llivisaca jaunaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez, erabakitzen dut Pineda jaunari 2007ko maiatzaren 16ko epaian bere alaba Carol Nayeli Pineda Garcíaren gain eman zitzaion guraso-ahala kentzea. Hartutako gainerako neurriak bere horretan mantenduko dira.
Ez da berariazko deklaraziorik egiten eragindako kostuei buruz.
Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza jaiotzaren inskripzioa daukan erregistro zibilera, dagokion idazpenean orri-bazterreko oharra egin dadin.
Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea. Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Oswaldo Enrique Pineda Llivisaca jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.
Iragarkiaren kodea: J1016516