13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3421/2009 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Carmen Ezpeleta Baquedano andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru aritzeko, eta lanpostu hutsa esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 14an emandako 3421/2009 Ebazpenaren bidez, Carmen Ezpeleta Baquedano andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mikrobiologiako Laguntza Zerbitzuko buru aritzeko, eta plantillan 61549 zenbakia duen lanpostua esleitu dio. Lanpostua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleari dago atxikirik, eta destinoa Iruñean du.

Deialdia 2009ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0929139