13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak,
2010eko ekitaldian indarra izanen dutenak

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2009ko abenduaren 29an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-Karga-tasak, 2010. urtekoak.

Bilketaren tasak.

TARIFAREN DESKRIBAPENA

TARIFA

Etxe eta etxebizitzak

1. Etxebizitzak

Hiriguneko etxe eta etxebizitzak

84,00

2. Etxebizitza sakabanatuak

Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak

42,00

Lan bulegoak

3. Lan bulegoak eta banketxeak

Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak.

120,00

Merkataritza

4. Janaririk saltzen ez dutenak

160,00

5. 1. motako janari saltokiak

Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak

200,00

6. 2. motako janari saltokiak

Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak

240,00

7. 3. motako janari saltokiak

Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak)

320,00

Ostatuak eta jatetxeak

8. Tabernak, elkarteak, dantzalekuak eta diskotekak

Tabernak, kafetegiak, gastronomia elkarteak, taberna duten kirol elkarteak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretirodunen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira)

280,00

9. Jatetxeak

360,00

10. Landa-etxeak

200,00

11. Ostatuak eta aterpetxeak

320,00

12. Hotelak, hostalak eta kanpinak

400,00

Zerbitzuak

13. Bulego publikoak eta elizak

Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak

120,00

14. Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak

200,00

15. Jantokia duten ikastetxeak

400,00

16. Egoitzak eta zahar etxeak.

800,00

17. Guardi zibilaren kuartelak eta gasolindegiak

800,00

18. Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak

160,00

Industriakoa

19. 1. motako industriak

Industriak eta lantegiak (<30 langile)

200,00

20. 2. motako industriak

Industriak eta lantegiak (30-60 langile)

400,00

21. 3. motako industriak

Industriak eta lantegiak (60-150 langile)

800,00

22. 4. motako industriak

Industriak eta lantegiak (150-300 langile)

1.200,00

23. 5. motako industriak

Industriak eta lantegiak (> 300)

2.000,00

2.-Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Leitzan, 2009ko abenduaren 30ean.-Burua, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1000311