13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2010eko lan egutegia, Orkoiengo Udalaren
zerbitzuko langileendako

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2009ko abenduaren 31n. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik 838/2009 ebazpena, ekainaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusirik 91/2009 Foru Dektretua, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean epeen kontaketarako 2010ean baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.

Horrenbertzez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Orkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2010eko aste barreneko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Apirilaren 1a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 2a: Ortziral Saindua.

-Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Irailaren 29a: San Migel, Orkoiengo herriko jaia.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu eguna.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.-Orkoiengo Udalaren administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanaldiaren urteko ordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldia, astelehenetik ortziralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da. Nahitaez lan beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 16 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:44tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:16ra. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

b) Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.-Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta hiru egun eta erdi daudela langileen eta Udalaren nahierara banatzeko. Horrek, beraz, egiazko 219 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.-Baliogabeak izanen dira, 2009. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehebiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dektretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Orkoiengo dalaren iragarki oholean ere.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten erabaki honen aurka -ez baita irmoa administrazio bidean- errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu harik eta espresuki ebatzi arte edo ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekiko errekurtsorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Orkoienen, 2009ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1000450