13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udaleko alkateak, 2010eko urtarrilaren 11n eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Z-1 Alde Zaharreko S-1 sektorean, 1. poligonoko 1545 eta 1546 lurzatiei dagokiena, hori guztia Iturrierreka kale aldera ematen duen fatxadaren gehieneko garaiera aldatzeko asmoz, eraikin estali bat egin ahal izateko, isurialde bakarrekoa, Serimpe, S.A.k prestatu eta aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2010eko urtarrilaren 11n.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1000411