13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aurrekontuko 9, 10, 11, 12 eta 13/2009 aldaketak.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 9, 10, 11, 12 eta 13. aldaketak, Udalaren 2009. urteko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Orkoienen, 2010eko urtarrilaren 7an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1000375