13. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2010eko urtarrilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Odietan, 2010eko urtarrilaren 5ean.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1000206