128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 60/2010 berehalako falta-judizioa

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 60/10 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

275/10 epaia.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 24an.

Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiko epaile magistratuak, auto hauek aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira, batetik, Fiskaltza; bestetik, salatzaile gisa, Ruth Fernández Justel (jakinarazpenetarako helbidea: Kiabi merkataritza zentroa, Agustinos industrialdea, Berriozar); salatu gisa, Fernando Dual Jiménez (helbidea: Playa Grande 17, beheko solairua, A aldea, Sarriguren); María Jiménez Valdes (helbidea: Donapea 2, 4. eskuina, Atarrabia; eta Inés Francos Rico (helbidea: Agur Maria zeharkalea 8, beheko solairua, ezkerra, Iruña). Epai hau ematen dut Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

Epaitza:

Fernando Dual Jiménez, María Jiménez Valdés eta Inés Franco Rico kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Fernando Dual Jiménezek, María Jiménez Valdések eta Inés Franco Ricok 180 euroko isun bana ordaindu behar dute.

Fernando Dual Jiménez, María Jiménez Valdés eta Inés Franco Rico kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioan eragindako kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Inés Franco Ricori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1016274