128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 156/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 156/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

474/10 epaia.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 156/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Mariniela Urteaga Garrok, Aldaz legelari andreak lagunduta, eta salatuek, Julio Hernández Jaimek eta Gorka Goñi Senosiainek. Azken horiek ez dira agertu, legezko zitazioa egin zaien arren.

Epaitza:

Julio Hernández Jaime eta Gorka Goñi Senosiain kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egile eta erantzule diren aldetik, hilabetez egunero 9na euro ordaintzera, hots, berrehun eta hirurogeita hamar euroko isun bana ordaintzera, gehi kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Gorka Goñi Senosiaini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1016323