128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 2392/2009 hitzezko judizioa. 150/10 epaia

Iruñean, 2010eko irailaren 8an.

Ernesto Vitalle Vidal jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0002392/2009 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Ibérica de Revestimientos, S.A.k sustatu du, Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Pablo Díaz Martínez legelariak lagunduta, Pedro José Jiménez Fortunaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza.

Osorik baiesten dut Ibérica de Revestimientos, S.A.k Pedro José Jiménez Fortunaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez Pedro José Jiménez Fortuna kondenatzen dut 2.627,15 euro ordaintzera, fakturetan itundutako ordainketa egunetatik aurrera sortutako berandutza-interesekin batera, eta judizio honetako kostuak ere ordaindu behar ditu. Auzi-jartzailea Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Pablo Díaz Martínez legelariak lagunduta aritu da.

Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1016269