128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-LIST-57

Juan José Lázaro Arnedok Ultzama ibaiaren adarra den izenik gabeko erreka batean egindako presa legeztatzeko eskatu du, ur kontzesioa duten finka batzuk ureztatu ahal izateko. Hona hemen eskaeraren datuak eta inguruabarrak:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan José Lázaro Arnedo.

Eskaeraren data: 2010eko martxoaren 3a.

Xedea: Ultzama ibaiaren adarra den izenik gabeko erreka batean egindako presa legeztatzea.

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka, Ultzama ibaira ezkerraldetik isurtzen dena.

Udalerria: Arre, Ezkabarteko udal mugapean (Nafarroa).

Eskatzailea ura hartzeko kontzesio baten titularra da, 90-A-70 espedientean emandako ebazpenaren bidez, eta modu honetara grabitatez hartuko luke ura.

Legeztatu nahi diren obretan hormigoizko presa besterik ez da egin, 35 cm garai, 101 cm luze eta 12 cm lodi. Kokalekuak UTMko 30T zonako X:614.123 eta Y:4.744.006 koordenatuak ditu. Hormigoiz kanalizatutako erreka tarte batean dago, aurkeztutako dokumentazioan ikus daitekeenez. Ez dira aldatuko aprobetxamenduaren ezaugarriak (harguneak, emaria, xedea eta abar).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 3an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016690