128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-479

Basaburuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Basaburuko Udala.

Xedea: Arrarasko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Larraun ibaia.

Isurketa eginen den udalerria: Basaburua (Nafarroa).

Urtean 3.650 m³ eta egunean 10 m³ isuriko direla kalkulatu da, herriak 57 bizilagun baititu. Arazteko instalazioa putzu septiko bat izanen da. Bi dekantazio ganbera izanen ditu, eta 80 m³-ko bolumen erabilgarria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 20an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016652