128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-P-507

José M. Sierra Echarrenek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 31 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaira eskuinaldetik isurtzen den Morea errekaren ezkerreko bazterrean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, San Miguel de Aldea alderdian (1. poligonoa, 1057 B lurzatia). Ura jasotzeko 1,5 ZP-ko ponpa elektriko bat erabiliko da, eta aldiuneko emaria 0,12 l/s-koa izanen da. Ura tantakako ureztapenerako erabiliko da, hain zuzen ere 0,05 hektareako baratzea ureztatzeko Mañeruko (Nafarroa) 1. poligonoko 1057 A-B lurzatian. Urtean 90 m³ aterako dira eta batez besteko emari baliokidea 0,011 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 16an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016651