128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-MC-160 ICH

Pedro Jesús López Ciriak honako datu eta ezaugarriak dituen ur publikoen aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pedro Jesús López Ciria.

Xedea: ureztatzen ahal den eremua handitzea, emaria handitu gabe.

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 551699; UTMY: 4704533 (30. zona).

Eskatzaileak ur publikoen aprobetxamendua dauka Vianako (Nafarroa) udal mugapean 1,4234 hektarea ureztatzeko Valdearas errekatik, eta batez besteko emari baliokidea 0,019 l/s-koa da kontsumo handieneko hilabetean. Baimena eskatu du 1,95 hektarea gehiago ureztatzeko udalerri bereko Ulagosa alderdian, 19. poligonoko 509. lurzatian, ur emaria eta kontzesioaren gainerako ezaugarri nagusiak aldatu gabe.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 15ean.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016649