128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 125.852,49 euro.

Gastuak, guztira: 125.852,49 euro.

DIRU-SARRERAK:

VII. kapitulua: 88.096,75 euro.

IX. kapitulua: 37.755,74 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 125.852,49 euro.

Garesen, 2010eko irailaren 29an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1016309