128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2677/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Jesús María García Armendáriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskoletako Atzerriko Hizkuntzen Didaktikarako Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2677/2010 Ebazpenaren bidez, Jesús María García Armendáriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskoletako Atzerriko Hizkuntzen Didaktikarako Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2010ko irailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1016695